JARDUERARI BURUZ
Urtero, apirila heltzearekin batera berriz ere Bilboko Alde Zaharrera ateratzen gara, gure herriarentzat esanahi sakona duen egun bat gizarte guztiarekin batera oroitzeko eta partekatzeko: apirilaren 8a, herri romaniaren nazioarteko eguna. Balio esanguratsu, historiko eta politiko handiko data da; gure nortasuna, gure kultura eta gure historia ospatzera ez ezik, herri romaniak gizarte honetan duen presentzia bizia ikusaraztera ere gonbidatzen gaitu.
Egun honen bidez zubiak eraiki nahi ditugu, aurreiritziei aurre egin eta errespetuan, berdintasunean eta aniztasunaren aitortzan oinarritutako bizikidetza eraikitzen jarraitu. Apirilaren 8a ez da gogoratzeko data bat soilik; herri romani gisa duintasunean, eskubideetan eta ikusgarritasun kolektiboan aurrera egiten jarraitzeko aukera ere bada.